60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Lehiaketa publikoa, Castel Ruiz Kultur Etxeko "Tratamendu kimikoaren bidez organismo xilofagoen kontrolerako" laguntza kontratatzeko

Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak, 2006ko maiatzaren 2an egin bilkuran, prozedura irekiko lizitaziorako deia egin du, lehiaketaren bidez eta tramitazio arruntarekin, Castel Ruiz Kultur Etxeko "Tratamendu kimikoen bidez organismo xilofagoen kontrolerako" laguntza kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz.

Kontratuaren aurrekontua: 74.000 euro (hirurogeita hamalau mila euro).

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: 1.480 euro (mila laurehun eta laurogei euro).

Proposamenak aurkezteko tokia: Eskaintzak Castel Ruiz Kultur Etxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Mercadal Plaza, 7, Tutera, telefonoa: 948 82 58 68, goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bat eta erdiak arte, eta Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean adierazitako edozein erregistroan.

Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren orrian agertzen direnak, interesatuen eskura baitago, Castel Ruiz Kultur Etxeko bulegoetan.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Tuteran, 2006ko maiatzaren 3an._Burua, César Ignacio Pérez Garde.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak: ......................, N.A.N/I.F.Z..: .............., jakinarazpenetarako helbidea: ..........................., kalea: ........................., zenbakia: ...................., (P.K. .............), ahalmen juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izanik, nire izenean/honako hau ordezkatuz: ................ (ezabatu ez dagokiona) ................., honako hau azaltzen dut:

Castel Ruiz Kultur Etxeko "Tratamendu kimikoen bidez, organismo xilofagoen kontrolerako" laguntzarako kontratu administratiborako lehiaketa publikoa arautzen duen baldintzen orriko klausula guzti-guztiak ezatugu eta onartzen ditudala.

Nire erantzukizunpean deklaratzen dut Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluan zehazten diren galarazpen arrazoien artean bakar bat ere ez dagokidala.

Baldintzen orrian eskatutako agiriak eransten ditudala.

Kontratuko zerbizuak emanen ditudala halako prezioan, BEZa barne: ..................

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

(Herria) (Eguna)

(Sinadura eta, halakorik bada, zigilua)

Iragarkiaren kodea: L0607478