60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZIZUR

Lurzatiak salgai

Zizur Zendeako Udalak lehiaketa publikoa eginen du, Undioko katastroko 474. lurzatia enkante bidez saltzeko. Lurzati hori Udalarena da eta asmoa, berriz, familia bakarreko etxebizitza libre bat eraikitzea, betiere Udalbatzak 2006ko apirilaren 6an eginiko osoko bilkuran onetsitako baldintzen orriari jarraikiz.

Hasierako prezioa: 92.225 euro, BEZa gabe.

Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Gazolatzen baitago, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte.

Baldintzen orria proposamenak aurkezteko toki berean eskuratu ahalko da, baita Udalaren web orrian, eta 948353053, 012 Infolocal telefonoetan ere.

Gazolatzen, 2006eko maiatzaren 2an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0607498