60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1237/2006 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Meategietako ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 16ko 148/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Meategietako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko otsailaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 20. zenbakian.

2006ko apirilaren 10ean eman eta urte horretako 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 1ean, argitaratutako 952/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langile Batzordeak epaimahaian egoteko hautatu dituen ordezkariak izendatzea eta oposizioko lehenengo ariketa non eta noiz eginen den adieraztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Meategietako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Langile Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Carmen Mayo Gárate, mahaikide titular, eta Laura Jiménez Díaz, ordezko.

3. Oposizioko lehen ariketa 2006ko maiatzaren 30ean eginen da, asteartearekin, 9:00etan, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1eko 5. oinean. Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dituztela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

ALDAMA GARDEAZABAL, DAVID PEDRO

ARELLANO ATIENZA, RODRIGO

DE MIGUEL FUENTEVILLA, JAVIER

FUENTES RANEDO, MANUEL

GONZALEZ JUAN, JUAN ANTONIO

TRAPOTE REDONDO, MARIA DEL MAR

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F0607507