60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1117/2006 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Herri Lanetako ingeniari teknikoaren lanetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena. Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bete nahi dituzten lanpostuak eskainiko dizkiete bertako langile finkoei, eta horretarako behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat egitea, Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostuetan, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, arituko diren izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, eta lanpostu bererako aldi baterako kontratuak egiteko izangaien zerrenda bat osatzeko ere bai, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 14an eman 146/2005 Foru Aginduan xedaturikoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluaren arabera, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I._HERRI LANETAKO INGENIARI TEKNIKO GISA ALDI BATERAKO KONTRATATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA.

Hona hemen deialdiko arauak

ARAUAK

Lehena._Deialdia egiten da Herri Lanetako ingeniari teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua edo baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira. Hala ere, probak ez dira 2006ko iraila baino lehen hasiko.

Laugarrena._Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 2an, argitaratu zen horretan) eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II._HERRI LANETAKO INGENIARI TEKNIKO GISA PRESTATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA.

Hona hemen deialdiko arauak

ARAUAK

Lehenbizikoa._Deialdia egiten da Herri Lanetako ingeniari teknikoaren postuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Izangaien zerrenda honek azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ordezteko balioko du. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Aukerako edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua edo baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Arau honetako 2.1.d) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik bazterturiko langileek.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira. Hala ere, probak ez dira 2006ko iraila baino lehen hasiko.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) ezarritakoaren eta aplikatzekoak diren gainerako arauen arabera eginen da, haren bidez ezarri baitzen prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura.

III._BI DEIALDIETARAKO ARAUAK.

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 25ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Eskabideak I. eranskinean heldu den ereduaren arabera bete beharko dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren arabera, prestakuntzarako izangaien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik.

Probak gainditzen dituzten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte tituluen betebeharrak frogatzen dituzten agiriak, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duten seigarren arauan xedaturikoarekin bat. Agiri horiek ez dira aurkeztu beharko parte hartzeko eskabidearekin batera.

2.2. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena._Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, ulertuko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioak interesatuei jakinarazi zaizkiela.

Laugarrena._Probak.

4.1. Proba bat eginen da. Bi ariketa izanen ditu, egun berean eginen direnak, 2006ko irailaren baino lehenago ez.

A) Lehen ariketa: ariketa teorikoa, izangaiek zozketaz ebazpen honen III. eranskinean dagoen multzotik ateratako bi gaietako bat idatziz garatzea.

B) Bigarren ariketa: ariketa praktikoa, izangaiek epaimahaiak ebazpen honen III. eranskinean dagoen gai-multzoari buruz jarritako kasu bat garatzea.

4.2. Proba osatzen duen ariketa bakoitza 0tik 10era puntuatuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak, hau da, 5 puntura ailegatzen ez direnak.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela, agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

4.4. Hautaprobak egiterakoan, eskaera egin duten minusbaliatuendako, denbora eta baliabide aldetik jartzen ahal diren egokitzapenak paratuko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Jesús González Albero, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Amador Mariscal Martínez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Obren III. Ataleko burua.

Mahaikidea: Daniel Luis Rivas Sánchez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaikidea: Juan Serrano Medrano, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Ataleko burua.

Mahaikidea: Jesús Posadas Martínez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaikidea: Jesús Armendáriz Mateo, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioen Ustiapenerako Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatzekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatzekoa.

Mahaikide-idazkaria: Maite Ezkurra Mata, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoko burua.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: María Rosario Loitegui Biurrun, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, aldaketa hori jakinaraziko da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta azken proba egin zeneko tokian:

_Aldi baterako kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaiak izateko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz hautsiko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: berdinketarik gertatuz gero, proba osatzen duten ariketak zein ordenatan egin diren, ordena horretan ateratako puntuazio altuena lehenetsiko da. Berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan, zerikusia duten izangai guztiei deituta bertara joan daitezen.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

6.3. Epaimahaitik espedientea hartu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, probak gainditu dituztenen zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta probak gainditu dituzten izangaiei hamar egun balioduneko epea emanen die, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Lanetako ingeniari teknikoaren tituluaren edo ofialki baliokidetzat jotzen denaren fotokopia konpultsatua edo titulu hori eskuratzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinaren fotokopia konpultsatua aurkezteko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta zerbitzuek iraun bitarte beharko dira bete.

Zazpigarrena._Herri Lanetako ingeniari teknikoaren lanean aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak Herri Lanetako ingeniari teknikoaren lanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

_Herri Lanetako ingeniari teknikoaren lanean aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

_Herri Lanetako ingeniari teknikoaren lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda.

7.2. Seigarren arauan aipatzen den epean eskaturiko agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskaturiko betebeharrak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko Herri Lanetako ingeniari teknikoaren lanean aritzeko arau honetan aipatzen den izangaien zerrendan. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak baztertuko ditu izangai horiek hautaprobetatik, ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsiriko deialdietako arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien gainetik.

Zortzigarrena._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdien arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................. izateko ....... aldi baterako kontratuak izateko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........ zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko .........aren ........(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak NANa: ................ nazionalitatea ............., jaioteguna .................., helbidea ...................., herria ....................., probintzia..................., posta kodea ..........., telefonoak (3 gehienez) ...............

2) Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira.

3) Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain hauxe dio:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta suspenditua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2006ko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................................... gisa prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak NANa: ......................, nazionalitatea ..............., jaioteguna: ....................., helbidea ......................, herria ...................., probintzia ..................., posta kodea ...................., telefonoak (3 gehienez) ...............

2) Izendapenaren xede den lanpostuaren datuak.

Departamentua

Eginkiz.

Lanpostua

Maila

3) Ezgaitasuna egiaztatzea. (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira.

4) Euskarazko lanpostuak. (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe dio:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2006...(e)ko ...........aren ............(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Gaiak (Herri lanetako ingeniari teknikoa)

1._Nafarroako errepideak babesteari buruzko legeria.

2._Errepidearen zainketa eta ustiaketa. Zainketa metodoen antolakuntza. Negu aldeko erabilgarritasuna.

3._Errepidearen zainketa eta ustiaketa. Jarduera multzoak. Planak, programak eta jarduketak.

4._Herri lanetako segurtasunari eta osasunari buruzko azterlan eta planak, helburua, edukia.

5._Arrisku indizeak. Istripuen azterketak. Proiektuan bide segurtasunaren aldetik kontuan hartu beharreko alderdiak.

6._Elementu osagarriak: seinalizazioa, balizamendua, argiztatzea eta babesa. Zerbitzu osagarriak. Informazioa.

7._Trafikoaren azterketak. Aforoak. Inkestak. Trinkotasunen azterketak.

8._Lastertasunaren eta trinkotasunaren gaineko azterlanak. Gaitasuna eta zerbitzu mailak etengabeko zirkulazioan. Trafikoaren bestelako azterketak.

9._Errepideen trazaduraren instrukzioa. Ezaugarri geometrikoak. Oinplanoa, altxadura eta zeharkako sekzioa. Errepidearen oinplano eta aurretiko bistaren arteko koordinazioa: bidearen erosotasunari eta segurtasunari buruzko irizpideak.

10._Bidegurutzeak. Funtzionamendua. Sailkapena. Elementuak. Motak. Proiektu irizpideak.

11._Lotuneak. Elementuak. Adarrak. Egiturak. Hustubideak eta banaketa bideak. Lotune bat proiektatzeko datuak. Motak. Proiektu irizpideak.

12._Azterlan geologiko eta geoteknikoak. Helburuak eta edukia. Materialen sorburuari buruzko azterlana.

13._Zelaiketak. Lurrearauzketa eta lubeten proiektua eta exekuzioa. Masa diagrama. Lurren konpentsazio azterlanak.

14._Bidezoru eta zoladurak. Aplikatzekoak diren arauak. Zoru malguak, zoru zurrunak eta azaleko zoladuren tratamenduak. Pikor oinarriak.

15._Errepideko tunelak. Proiektu irizpideak. Zaindu eta mantentzea.

16._Abian diren errepideetako segurtasunaren neurketak. Jarduketen orotariko azterketa. Jarduteko lehentasunak.

17._Bidaiarien garraioa. Erabiltzaile guztiendako zerbitzu erregular iraunkorrak ezarri, esleitu eta ustiatzea. Tarifen araubidea: Lurreko Garraioen Antolaketari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua eta horiek garatzeko xedapenak.

18._Emandako dirulaguntzak ustiatzea. Kontzesioak batu eta iraungitzea. Erabiltzaile guztiendako zerbitzu erregular iraunkorrak, horiek emateko baldintza berezietan. Aldi baterako eta erabilera bereziko garraio erregularrak.

19._Autobus bidezko garraio publiko berezirako baimenak. Baimenen titularrek bete behar dituzten baldintzak. Baimenak ikus-onestea. Bisaturik ez edukitzeagatik iraungiriko baimenak gaiberritzea. Autobus bidezko bidaiarien garraio pribatu osagarrirako baimenak.

20._Ibilgailu gidarigabeen errentamendua: Ibilgailu gidaridunen errentamendua. Eskola garraioa.

21._Nafarroako Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea.

22._Salgaien garraiorako baimenak: lortzeko baldintzak. Ibilgailuen ezaugarriak. Gutxieneko kopurua eta antzinatasuna. Salgaien garraio publikorako baimenen titularrek bete beharreko baldintzak.

23._Errepide bidezko garraioen eta jarduera laguntzaile eta osagarrien zehapen araubidea. Kontrolatzeko agiriak.

Iragarkiaren kodea: F0607566