60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Lizarrako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Lizarrako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko oposizio-lehiaketako proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, deialdia 2005eko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 30ean argitaratu baitzen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lizarrako alkateak, maiatzaren 2ko 202/2006 Dekretuaren bitartez, César Cruz San Martín Vélaz jauna Udal honetako nomina eta plantillako funtzionario izendatu du, zerbitzu anitzetako enplegatuaren karguarekin, bera izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Lizarran, 2006ko maiatzaren 2an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0607475