60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "Alfalfas J. Osés Resano, S.A. industriarako hartunea, Azkoiengo mugapean (Nafarroa)" gas naturaleko instalazioen proiektuarena.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.ean eta haren Erregelamenduaren 56.ean aurreikusitakoari jarraikiz, ondoko ezaugarriak dituen instalazio proiektua jendaurrean jarri da:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A.; helbidea, jakinarazpenetarako: Antso Azkarra etorbidea, 26, behea; 31008 Iruña.

Eskariaren helburua:

1. "Alfalfas J. Osés Resano, S.A. industriarako hartunea, Azkoiengo mugapean (Nafarroa)" proiektuarentzako administrazio baimena.

2. Onura publikoa onartzea.

Instalazioen ezaugarriak:

Proiektuaren hartunea Azkoiengo mugapeko San Silvestre etorbidean dagoen DN10"-ko APA altzairuzko saretik abiatuko da.

Lotura karga-hartune baten bidez eginen da bertan dagoen DN 6"-ko hoditik. Horretarako karga-hartuneko Te bat izanen da, 10" x 4"-ko altzairuzkoa, nondik aterako baita 4"-ko diametroko adar berria. Adarrak NA-115 errepidea (Avenida de la Paz) eta sakan bat gurutzatuko ditu. Gurutzaketa horiek aire zabalean eginen dira eta hodiak masa-hormigoiez babestuko dira. Adar horretan DN 4"-ko hartune balbula bat jarriko da kutxetan eta gero 4"-ko cap bat, hartunearen adarra zigilatzeko.

Egin beharreko adarrak 363 metroko luzera du eta altzairuzkoa izanen da, API 5L zehaztapenaren arabera, GrB kalitatean edo balio bereko beste batean.

Diseinuko presioa 16 bar-ekoa eta diseinuko tenperatura 15 &deg.C-koa. Aurreikusi den kontsumoa: 1.831 Nm³/h.

Aurrekontua: aurrekontua berrogeita zortzi mila, bederatziehun eta hemezortzi eurokoa (48.918 euro) da.

Lanak egiteko epea: instalazioak, lanak hasita, bi hilabeteko epean eginen direla kalkulatu da.

Finken gaineko eragina: proiektuan sartuak dira lurzatien planoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen bana-banako zerrenda zehatza, informazio honen bukaeran jasotzen dena.

Honako hau da proiektua gauzatzearekin finketan sortuko den ondorioa:

1._Lur gaineko instalazio finkoak eraikitzeko behar diren lurren nahitaezko desjabetzapena, jabari osoan.

2._Bide zortasuna.

Gasaren bide-zortasun iraunkorra izanen da lur azpian doazen hodien eta bestelako elementu osagarrien trazadura osoan, 2 m-ko zabaleran. Zortasun horrek debeku hauek dakartza:

_Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 cm baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaixkarik edo zuhaitzik ezin izanen da landatu gas hoditik 2 metro baino gertuago.

_Ezin da inolako eraikuntza edo eraikinik egin hoditik 5 metro baino hurbilago.

_Langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berritzeko, baina kalterik eginez gero, ordaindu beharko da.

3._Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterako, obrek iraun bitartean, 10 metro zabaleko lur zerrenda okupatuko da trazadura osoan, proiektuan zehaztu eremuan obrak egin behar direlako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, batez ere lur horien jabeek eta aipatu proiektuak ukitutako beste titularrek (horien zerrenda iragarki honen ondotik paratu da). Espedientea Industria Segurtasunerako Zerbitzuan aztertzen ahalko da, helbide honetan: Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua (Fuerte del Príncipe, II. eraikina). Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

ALFALFAS J. OSES RESANO, S.A. INDUSTRIARAKO HARTUNEA, AZKOIENGO MUGAPEAN (NAFARROA)

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

AZKOIENGO MUGAPEA

PE-100 M.ª Manuela Arraiga Jaurrieta GS 162 486 1646 1 715 Lurzorua

Navarreria, 35, 3.a, 31001 Iruña

Iragarkiaren kodea: F0606182