60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen Itzarbeibarko eremu ureztagarriko II-1 sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.

Nafarroako Ubidearen Izarbeibarko eremu ureztagarriko II-1 sektoreko lurzati berrantolamenduan, apirilaren 5eko 170/2004 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatua, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, martxoaren 28ko 388/2006 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren erabakia onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko matxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Añorbeko Udaletxean eta Ukarko Cooperativa Cerealista elkartean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesatuek erabaki horretako agiriak aztertu ditzakete. Honako hauek dira: jabeen eta horietariko bakoitzari dagozkion finken zerrenda, finka-zortasunen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, ureztatzen ahal den eremuko mugak, ureztaketa lur bihurturiko finkak behin betikoz finkatzeko ureztaketa abian jartzeko adierazpenari dagokionez, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legeko 69. artikuluan xedaturikoa deusetan galarazi gabe, eta eremua osatzen duten sei poligonoetako planoa.

Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2, Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1.a, 31002, Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legen aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 19an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0606844