60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

AKATS ZUZENKETA, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak martxoaren 31n eman 78/2006 Foru Aginduarena. Horren bidez, onarpen ofiziala duten Nafarroako Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarearentzako dirulaguntzen deialdiaren arauak onetsi ziren.

Foru agindu hori 2006ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 8an. Bertan akatsak daudela oharturik, bidezko da zuzentzea, honelaxe:

Honako hau dioen tokian:

"4. Aurkezteko epea eta lekua.

Dirulaguntza eskaerak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira zuzenean (Arrieta kalea, 25, 31002 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako prozeduraren bat erabiliz."

Honela behar du:

"4. Aurkezteko epea eta lekua.

Dirulaguntza eskaerak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira zuzenean (Arrieta kalea, 25, 31002 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako prozeduraren bat erabiliz, 2006ko irailaren 20tik urriaren 30era bitarte."

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0607785