6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

3126/2005 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdia bete gabe uzten duena, izangai onarturik ez baita izan.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 26ko 2363/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko urriaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 126. zk.), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Azaroaren 14ko 2850/2005 Ebazpenaren bidez (2004ko abenduaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 148. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez baita izangai bat ere onartu.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikaria Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

3.1.c) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

MARTINEZ IRIBARREN, MARIA ANGELES

SERRANO HERRERA, ANA MARIA

Iragarkiaren kodea: F0524884