6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

3125/2005 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gorputz Heziketako lizentziadun lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdia bete gabe uzten duena, izangai onarturik ez baita izan.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 29ko 2094/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko irailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 112. zk.), deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Gorputz Heziketako lizentziadun lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Urriaren 10eko 2504/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko azaroaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 132. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez baita izangai bat ere onartu.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gorputz Heziketako lizentziadun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Gorputz Heziketako lizentziaduna Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

3.1.c) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

IRUJO PEREZ, ANDONI

SATRUSTEGUI AZPIROZ, CRISTINA

Iragarkiaren kodea: F0524885