6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

512/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, B mailako kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortu duten izangaien zerrenda ordenatua onetsi eta argitaratzen duena eta izangai horiek Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzeko agindua ematen duena.

Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak, lehenengo xedapen gehigarriaren 1. atalean, besteak beste ezartzen du, deialdian aterako diren lanpostu hutsak bete baino lehen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako toki entitateetan idazkari edo kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza eskuratzeko prozesua burutuko duela. Prozesuan Nafarroako Gobernuak ezarritako programei eta merezimendu baremoei jarraikiz eginen diren oposizio-lehiaketa bidezko hautaprobak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako prestakuntza ikastaroak gainditu beharko dira.

Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 11n emandako 3/2005 Foru Aginduaren bidez, besteak beste, Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroa eratzea agindu zen, bertan gaikuntzen titularren datuak eta gaikuntza bakoitzaren data, ondorioak eta eragina inskribatzeko.

Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 13an emandako 65/2005 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Toki Administrazioan B mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza 11/2004 Foru Legean adierazitako aurreikuspenei jarraikiz eskuratzeko deialdia onetsi zen. Foru agindu hartan aurreikusi zen kontseilariak onetsiko zuela hautaprobak gainditu eta, horrenbestez, Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza lortzen zuten izangaien azkeneko puntuazioaren araberako zerrenda ordenatua.

Gaikuntza lortzeko prozesuko fase guztiak bukatu direlarik, epaimahaiak hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorri du, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera ordenatua.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legeko 41.1.e) artikuluak eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitzen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako toki entitateetan B mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gahigarrian ezarritako prozesuaren bidez lortu duten izangaien zerrenda onestea. Zerrenda gaikuntza prozesuan lorturiko puntuazioaren arabera prestatu da eta foru agindu honen eranskin gisa jarri da.

2. Foru agindu honen bidez emandako gaikuntzen titularrak idazkaritzaren eta kontu-hartzailearen eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzea, gaikuntza bakoitzaren eguna, ondorioak eta hedadura adieraziz.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea. Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 27an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

E R A N S K I N A

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako toki entitateetan B mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza lortu duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera emana

1 ECHARRI SAN MARTIN, MARIA TERESA 21,5875 30,87 32,0000 18,50 102,9575

2 UGARTE MARTINEZ, ROSA ANA 19,0021 31,64 33,5000 18,50 102,6421

3 ARRIBILLAGA GARAICOECHEA, MARIA JOSE 25,0100 29,12 26,4750 18,00 98,6050

4 GARCIA PEREZ, ALBERTO TOMAS 29,4854 26,74 24,0250 18,00 98,2504

5 BOJ PRIETO, JUAN JOSE 27,9721 26,88 24,4375 18,25 97,5396

6 IZCUE ISTURIZ, MARIA CARMEN 21,1854 25,55 30,9000 18,25 95,8854

7 IRISARRI MORENO, ANA JULIA 17,7400 30,52 28,1125 18,25 94,6225

8 ROSON LETE, JESUS MANUEL 24,9625 27,09 25,7750 16,50 94,3275

9 CIA ALDABA, JAVIER ANGEL 21,4979 28,28 25,3250 18,50 93,6029

10 SANCHEZ URIBARRI, MARIA 21,5832 27,3 27,4500 17,25 93,5832

11 SAEZ RAMIREZ, ROSA ANA 14,8442 30,59 29,0750 18,25 92,7592

12 CUENCA ECHARRI, JOSE JAVIER 25,0929 21,07 28,1500 18,00 92,3129

13 REVILLA PASCUAL, CARLOS IGNACIO 12,0046 32,06 29,1750 18,25 91,4896

14 MATEOS CRISOSTOMO, NURIA 15,0308 31,36 25,6750 19,25 91,3158

15 GARCIA LERANOZ, ELISA 18,3920 24,43 31,1750 16,00 89,9970

16 SEMBEROIZ CANO, MARIA CONCEPCION 17,5158 30,03 24,6625 17,25 89,4583

17 CORDON MEDRANO, SONIA 16,2674 27,86 27,2500 17,50 88,8774

18 LABAIRU SENOSIAIN, JOSE RUFINO 14,7675 28,7 25,6000 18,75 87,8175

19 ALVAREZ PAEZ, ABEL 10,7550 28,7 29,8750 16,75 86,0800

20 ESCRIBANO ITURRALDE, SONIA 15,9421 24,36 28,7250 17,00 86,0271

21 LUQUI JIMENEZ, EDUARDO 14,5246 25,55 26,3500 19,25 85,6746

22 OYARZABAL ZUBIETA, MARIA DOLORES 12,0836 26,32 29,2375 17,25 84,8911

23 OTAZU FERRER, JOSE ANTONIO 12,0075 28,49 25,9250 18,00 84,4225

24 BUSTO AIZPUN, JOSE VICENTE 9,9050 29,96 26,3250 18,00 84,1900

25 ROMANO BLASCO, JOSE LUIS 14,6708 27,86 23,0250 18,25 83,8058

26 JIMENEZ MARTINEZ, SARA 10,3292 26,95 27,0500 18,00 82,3292

27 URDANGARIN ZURUTUZA, IÑIGO DE LOYOLA 14,0733 25,48 25,1750 17,50 82,2283

28 GROCIN GARJON, BEATRIZ 13,7700 24,15 27,0250 17,00 81,9450

29 AICUA ADRIAN, ANA JOSE 8,5213 29,47 24,9375 18,25 81,1788

30 TAPIA LEGARIA, ELSA MARIA 25,9533 17,99 17,7750 18,00 79,7183

31 SAN JULIAN BLANCO, AMAYA 10,0250 26,6 25,5000 17,00 79,1250

32 MARTINIKORENA MATXAIN, MIREN EDURNE 5,3975 27,44 27,7000 18,00 78,5375

33 JIMENEZ PELLEJEROS, MARIA ESTHER 10,3467 24,22 23,8250 19,00 77,3917

34 PINILLOS SALVADOR, MARIA TERESA 9,9585 23,73 19,2625 17,75 70,7010

Iragarkiaren kodea: F0525073