6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

511/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza lortu duten izangaien zerrenda ordenatua onetsi eta argitaratzen duena eta izangai horiek Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzeko agindua ematen duena.

Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak, lehenengo xedapen gehigarriaren 1. atalean, besteak beste ezartzen du, deialdian aterako diren lanpostu hutsak bete baino lehen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako toki entitateetan idazkari edo kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza eskuratzeko prozesua burutuko duela. Prozesuan Nafarroako Gobernuak ezarritako programei eta merezimendu baremoei jarraikiz eginen diren oposizio-lehiaketa bidezko hautaprobak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako prestakuntza ikastaroak gainditu beharko dira.

Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 11n emandako 3/2005 Foru Aginduaren bidez, besteak beste, Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroa eratzea agindu zen, bertan gaikuntzen titularren datuak eta gaikuntza bakoitzaren data, ondorioak eta eragina inskribatzeko.

Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 13an emandako 64/2005 Foru Aginduaren bidez Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza 11/2004 Foru Legean adierazitako aurreikuspenei jarraikiz eskuratzeko deialdia onetsi zen. Foru agindu hartan aurreikusi zen kontseilariak onetsiko zuela hautaprobak gainditu eta, horrenbestez, Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza lortzen zuten izangaien azkeneko puntuazioaren araberako zerrenda ordenatua.

Gaikuntza lortzeko prozesuko fase guztiak bukatu direlarik, epaimahaiak hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorri du, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera ordenatua.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legeko 41.1.e) artikuluak eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitzen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gahigarrian ezarritako prozesuaren bidez lortu duten izangaien zerrenda onestea. Zerrenda gaikuntza prozesuan lorturiko puntuazioaren arabera prestatu da eta foru agindu honen eranskin gisa jarri da.

2. Foru agindu honen bidez emandako gaikuntzen titularrak idazkaritzaren eta kontu-hartzailearen eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzea, gaikuntza bakoitzaren eguna, ondorioak eta hedadura adieraziz.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea. Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 27an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

E R A N S K I N A

Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako prozesuaren bitartez lortu duten izangaien zerrenda, prozesuan lorturiko puntuazioaren arabera emana

1.a: Aramendía Gastón, María Asunción.

_Merezimenduak: 18,4933.

_Proba teorikoa: 26,88.

_Proba praktikoa: 30,4750.

_Prestakuntza ikastaroa:17,5000.

_Guztira: 93,3483.

2.a: Azanza Ilzarbe, María Yolanda.

_Merezimenduak: 7,2646.

_Proba teorikoa: 32,48.

_Proba praktikoa: 32,2500.

_Prestakuntza ikastaroa: 18,7500.

_Guztira: 90,7446.

Iragarkiaren kodea: F0525072