6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

2006ko aurrekontua eta betearazpen oinarriak hasiera batean onetsirik

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2005eko abenduaren 22ko osoko bilkuran aho batez hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zituen 2006ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe amaitzen bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2005eko abenduaren 27an._Kudeaketa Batzordeko burua, Saturnino Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0524987