6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E L I Z A G O R R I A

Obra kontratua adjudikaturik

Elizagorriko Udaleko osoko bilkurak erabaki du obra kontratu honen lizitaziorako prozedura irekitzea:

Xedea: "Zolatzea Elizagorriko Virgen de la Verdad kalea eta eranskinak, bai eta kale nagusiaren inguruko zenbait tarte ere" proiektu teknikoan bildutako lanak.

Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa irekia.

Lizitazioaren aurrekontua: 186.061,31 euro

Eskaturiko sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, D kategoria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo eta partikularren pleguan jasotzen direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean non eta noiz ireki: Elizagorriko Herriko Etxean, 2006ko otsailaren 22an, 13:00etan.

Klausula administratibo partikularren plegua eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude udal bulegoetan eta Seri-Color dendan (Urederra ibaia, 7-behea, Lizarra).

Elizagorrian, 2005eko abenduaren 28an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0600057