6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

RIBAFORADA

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua

Ribaforadako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, betetzeko epaimahaiak (2005eko abuztuaren 22an, 100. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu deialdiarekin bat, eta baremoa eta hautaprobak egin eta baloratu ondoan, deialdiko 7. oinarriari jarraikiz) Luis Miguel Antón Rodríguez jaunaren aldeko proposamena igorri dio alkatetzari, aho batez erabakita, hura izan delako puntu gehien lortu duen izangaia.

Deialdiko 8. oinarriarekin bat, proposatu den izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea du, izendapen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, eskatzen den dokumentazioa Udalaren erregistro orokorrean aurkezteko.

Ribaforadan, 2005eko abenduaren 28an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0600036