6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

I Z E N D A P E N A

Antsoaingo, Berriobeitiko eta Berriozarko Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2005eko abenduaren 23an, 72/05 zenbakiko Ebazpena eman zuen:

"Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko B mailako gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betzeko deialdiko (2005-08-26ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) hautaproben emaitzak ikusirik, 2005eko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 9an, argitaratutako izendapen proposamenari jarraituz, honako hau ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Aurora Iribarren Irure andrea izendatzea Mankomunitate honen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzailearen lanpostua bete dezan, funtzionarioen araubidean. Izendatua behartua egonen da deialdia arautu zuten baldintzak betetzera.

Bigarrena._Interesatuari izendapena jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea izanen duela, izendapena jakinarazten zaionetik hasita, karguaren jabetza hartzeko, deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz. Epe horren barnean lanpostuaz jabetuko ez balitz, ezinbesteko kasuetan salbu, Mankomunitateko B mailako gizarte hezitzaile izateko eskubide guztiak galduko lituzke.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Berriozarren, 2005eko abenduaren 23an._Mankomunitateko burua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0600060