6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1363/2005 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Eskola ibiltariak" programan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea aldatzen duena. Programarako deia azaroaren 15eko 1071/2005 Ebazpenaren bidez egin zen eta 2005eko abenduaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Azaroaren 15eko 1071/2005 Ebazpenaren bidez hamabost eguneko epea ezarri zen 2006an "Eskola ibiltariak" programan parte hartzeko eskaerak aurkezteko. Abenduan jaiegun asko egon direnez, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak eskaerak aurkezteko epea luzatzea eskatu du, epe horretan aurkezterik izan ez duten ikastetxeei aukera ematearren.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2006an "Eskola ibiltariak" programan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2006ko urtarrilaren 18ra arte luzatzea. Deialdia azaroaren 15eko 1071/2005 Ebazpenaren bidez egin zen.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari eta Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 29an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0600322