6. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

509/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak funtzionarioen artean betetzeko lehiaketa ebazten duena, Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriak, 3. idatz-zatiko 3. lerroaldean, ezartzen du foru lege horretan ezarritakoari jarraikiz egitekoak diren lekualdatze-lehiaketetan lehentasunez parte hartuko dutela, hau da, lehenik eta behin, deialdia egiten den unean postu bat jabetzan daukatenek; eta, kasuko lanpostu hutsak bete ondoren, lekualdatzea egin ahalko dutela foru lege horretan ezarritako arauei jarraikiz gaikuntza lortu dutenek.

Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 13ko 164/2005 Foru Aginduaren bidez (2005eko uztailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 78. zk.), Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostu hutsak funtzionarioen artean betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdi horretako 9. eta 10. oinarrietan adierazten da epaimahaiak, izangaiek ekarritako merezimenduak baloratu ondoren, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariari igorriko diola lanpostu hutsak esleitzeko proposamena, lortutako puntuazioaren arabera eta parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazitako lehentasun-ordenaren arabera. Lanpostuak esleitzeko proposamena jaso delarik, eta bertan azaltzen denarekin bat, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariari lehiaketa ebaztea dagokio. Horrekin batera, izendapenen ondoriozko lanpostuak hartzeko egun bat ezar dezake.

Deialdi horretako 10.2. arauak ezarri zuen lehiaketaren gaineko ebazpenaren ondoriozko izendapenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko direla, eta kasuan-kasuan eta formalki lehiaketan esleituriko lanpostu hutsak dauzkaten toki entitateetako lehendakariei jakinarazi beharko zaizkiela.

Epaimahaiak lehiaketan eskaturiko lanpostuak esleitzeko proposamena jakinarazi duelarik, bidezkoa da lehiaketa ebaztea, idazkari lanpostu hutsak esleitzea eta lanpostua eskuratu duten lehiakideen izendapenak onartzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legeko 41.1.e) artikuluak eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitzen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak funtzionarioen artean betetzeko egindako lehiaketa ebaztea eta, horrekin batera, foru agindu honen eranskinean azaltzen direnei lanpostu hutsak esleitzea toki entitateetako idazkari titular izendatzea.

2. Izendatuak dagozkien lanpostuez jabetzeko ekitaldia idazkari aritzeko gaikuntza urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitako prozedura bereziaren bidez lortu duten izangaien lekualdatze lehiaketa ebatzi ondoren eginen da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta izendatu diren lehiakideei eta esleitu diren lanpostu hutsen jabe diren toki entitateetako presidenteei jakinaraztea, adieraziko zaielarik haren aurka administrazio publikoek ez beste interesatu guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Gobernuari zuzendua, rgitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 27an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

E R A N S K I N A

Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuak funtzionarioen artean betetzeko lekualdatze lehiaketaren ebazpena

Esleituriko lanpostuak: Izendaturiko lehiakideak:

BERA CHUECA INTXUSTA, PILAR

BERRIOBEITI LLORENS GARCIA, JESUS MARIA

BERRIOZAR ECHEVERRIA ECHEVERRIA, JOSE IGNACIO

BURLATA GARCIANDIA ALBAROVA, MARIA ANGELES

ZIZUR DIEZ DIAZ, JOSE LUIS

LIZARRA VICENTE CASADO, ALEJANDRO

EZKABARTE-OLAIBAR PEREZ DE IRIARTE MATEO, MARIA RAQUEL

FONTELLAS DEL VAL DIAZ, JOSE

GALAR GUEMBE ELIZALDE, FRANCISCO JAVIER

UHARTE SUBIZA ESPINAL, MARIA ESPERANZA

LESAKA ESPARZA LEIBAR, ANDONI

LOS ARCOS PEREZ DE CIRIZA GAINZA, JAVIER

MENDABIA SACRISTAN ESCUDERO, ANA

Iragarkiaren kodea: F0525068