57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Uharteko Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal honen eta Areacea Hirigintzaren Kudeaketako Udal Sozietatearen eta Comansa, S.A. enpresaren arteko hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere azken horrek jasotzeko Uharteko Udal Planeko bigarren aldaketatik, Urbizkainen, heldu diren hirigintza kargak, hori guztia espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2006ko apirilaren 11n._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0606554