57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2006ko martxoaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Soraurengo SOR10.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Gerardo Urriza Larrea jaunak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Felix Idoate Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L0606550