57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LOSARCOS

Herrilurren desafektazioa, salmentarako

Udalak, 2006ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, ondoko lur honen herri erabileraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batez:

_5. pol., 201. lurzatia, 927,96 meto karratukoa

Desafektazioaren xedea da Nafarroako Gobernuari saltzea (Lurzoru Publikoaren Foru Bankua), zertarako eta etxebizitza babestuak sustatzeko, Los Arcosen, izan ere proiektu horrek berebiziko garrantzia du udalerri honentzat.

Erabaki hori Udalaren iragarki oholean egonen da eta espedientea, berriz, udal bulegoetan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143 b) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Los Arcosen, 2006ko apirilaren 7an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0606549