57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Aldaketa xehekatuaren hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2006ko martxoaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arreko Trinitate kaleko 18an dagoen 122. lurzatiaren aldaketa xehekatua, Rufino Arraiza Pagola jaunak sustatu duena

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari dagokionez, xedatzen duena aplikatuz.

Ezkabarten, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, Felix Idoate Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L0606547