57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LESAKA

Hasierako onespena 2006. urterako Udalaren aurrekontu orokor eta bakarrari

Lesakako Udalak, 2006ko apirilaren 11n eginiko Osoko Bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

"1. Hasiera batez onartzea Lesakako Udalaren 2006. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta baita haren exekuzio oinarriak ere. Dirusarrerak eta gastuak 7.113.780 eurotan berdinduta daude. Eta Andra Mari Zaharretxea Erakunde Autonomoarenak, berriz, 484.440 eurotan.

2. Espedientea udal idazkaritzan hamabortz egun baliodunean ikusgai jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izateko."

Lesakan, 2006ko apirilaren 20an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0606807