57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Hasiera batean onetsirik aurrekontuko 18/2006 aldaketa

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko martxoaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki hartu zuen 2005etik 2006ra luzatutako udal aurrekontu orokorreko 18/2006 aldaketaren espedientea hasiera batez onesteko, hain zuzen ere zenbait kreditu gerakin gehitzeko. Hori guztia, 2005etik 2006ra luzatutako udal aurrekontua betearazteko 13. oinarrian ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, agindu horietan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau bon.ean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2006ko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0607386