57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Mairagako Mankomunitateak lehiaketa publikorako deialdia onetsi zuen, batzorde iraunkorrak 2006ko maiatzaren 10ean hala erabakita. Hona lehiaketaren ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: "Tafalla. Abaco sakanguneko saneamendu sarea berritzea" izeneko obra kontratatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiko lehiaketa publikoa eta presakoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 530.889,58 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, d) kategoria.

Baldintzen orriak: lizitatzaileen eskura daude Ulzama Digital, S.L.n, Iruñeko Iturrama kaleko 9an.

Proposamenen aurkezpena: Mairagako Mankomunitatearen bulegoetako erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen eredua: klausula administratiboen orrietan ageri da.

Tafallan, 2006ko maiatzaren 11n._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0607235