57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BEIRE

Obra kontratua esleiturik

Beireko Udalak, 2006ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, Kontratazio Mahaiak eginiko proposamenari jarrraikiz, erabaki zuen Beireko pilotaleku berri estali gabea egiteko obren kontratazioa adjudikatzea Navarconsa S.A.L. enpresari, berrehun eta berrogeita hamar mila, hirurehun eta hirurogei euro eta berrogeita hamahiru zentimotan (240.360,53 euro), BEZa barne, izan ere horixe izan da puntuazio altuena lortu duena lizitatzaileek eginiko proposamenen artean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Beiren, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0606674