57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AGOITZ

Lurzatiak enkantean, AR-2 banaketa eremuan

Udal honek ahozko posturen bidezko enkante publikorako dei egin du, AR-2 banaketa eremuko 10 lurzati besterentzeko

_Lurzatiak: D-1; D-2; D-3; D-4; F-1; F-2; F-3; F-4; F-5 eta F-6, izan ere Udal Planeko AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren ondorio dira; hasierako prezioa honako hauek dira: 66.823,73 euro, 50.119,72 euro, 50.119,72 euro, 50.119,72 euro, 71.279,03 euro, 71.279,03 euro, 72.627,37 euro, 75.327,90 euro, 79.386,41 euro, 84.810,59 euro, gehi BEZaren % 16, haietako bakoitzarentzat.

_Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

_Enkantea Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean. Egun hori baliogabea bada, enkantea toki eta ordu berean eginen da, ondotik heldu den lehenbiziko egun baliodunean.

_Klausula administratiboen orria, tasazioa eta gainerako dokumentazioa interesa dutenek eskura ditzakete udal bulegoetan eta Rubio paper-dendan, Iruñean, Bergamín kalean.

Agoitzen, 2006ko apirilaren 11n._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0606659