57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TAFALLA

Lizitazio iragarkia, Udalaren hainbat eraikin eta instalazio garbitzeko zerbitzua kontratatzeko, prozedura irekiko lehiaketaren bidez eta prentsan iragarrita

1. Kontratuaren xedea._Udalaren hainbat eraikin eta instalazio garbitzeko zerbitzua kontratatzea.

2. Prozedura._Prozedura irekia, prentsan iragarrita eta lehiaketa irekiaren bidez.

3. Lizitazioaren aurrekontua: 130.000 euro urtean (BEZa eta gainerako gastu guztiak barne).

4. Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

5. Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen orrietan heldu direnak. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak konpultsatutako kopiak izanen dira.

6. Klausula administratiboen eta agindu teknikoen orria: interesatuen eskura egonen da Tafallako Udalaren bulego bakarrean eta 012an.

7. Eskaintzen aurkezpena: lizitatzaileek Tafallako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte proposamenak, Udaletxean (Plaza de Navarra, 5, Tafalla), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita sei egun naturaleko epean, azken egun balioduneko 15:00ak baino lehen.

Tafallan, 2006eko martxoaren 31n._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0606658