57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Lourdes ikastetxe zaharra berritzeko obrak, gizarte egoitza bilakatzeko

Hiri honetako Udalak, 2006ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen "Lourdes ikastetxe zaharra berritzea, gizarte etxea bilakatzeko" obrak kontratatzeko espedientea abiaraztea. Lehiaketa irekiaren bidez adjudikatuko da, izapidaketa arruntarekin, eta klausula administratibo partikularren orriak zuzenduko du.

Aurrekontua: 959.295,32 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 19.187,90 euro.

Eskaintzak noiz aurkeztu: 30 egun naturalean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gutunazalak igorriko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, eta, orobat, enkantean parte hartzeko eskabidea ere aurkeztuko da, Tuterako Udalari zuzendua.

Baldintzen orria: Tuterako Udaleko Hirigintzan (948 417131 telefonoa) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (948 417100 telefonoa) eta www.tudela.es web orrian.

Proiektua: Sagasti kopia-dendan. Zaragozako etorbidea, 31 - Telefonoa: 948 412133.

Obrak egiteko epea: sei hilabete.

Enpresaren edo kontratistaren sailkapena: "C" taldea; "4" azpitaldea; "e" kategoria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko apirilaren 10ean._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0606570