57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OTSAKAIN

Oihan enkantea, 847 ler gorri saltzeko, % 10 merkeago

Lehen enkantean eman ez denez, beste lizitazio bat eginen da, % 10 merkeago, gutunazal itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra. Arpeinburu alderdian, 847 ler gorri, 255 metro kubiko zur eta 190 metro kubiko egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 5.483,81 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Baldintzen orria: interesatuen eskura dago Ezkabarteko Udaleko idazkaritzan (948330341) eta Otsakaingo Kontzejuko alkatetzan (948331681).

Eskaintzak aurkezteko epea 2006ko maiatzaren 27an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Proposamenak noiz eta non ireki: larunbat horretan bertan, alegia 2006ko maiatzaren 27an, eguerdiko 12.30etan, Otsakaingo Kontzejuetxean.

ESKAINTZA EREDUA

Izena ............., I.F.Z. zenbakia .............., Otsakaingo ler gorrien oihan aprobetxamenduari buruz ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertutako iragarkiaren berri izanik, aprobetxamendu horrengatik ................. (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut.

Otsakainen, 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Miguel Angel Cobo Sanchez.

Iragarkiaren kodea: L0606568