57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MARTZILLA

Oihan enkantea

Martzillako Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa egin gogo du oihan aprobetxamendu bat saltzeko, Martzillako hermendi katalogatu gabean. Aprobetxamedu hori Contiendas alderdian dago eta adjudikazioa loteka eginen da.

_1. lotea.

Zuhaitz mota: makala.

Mozketa mota: bukaerako matarrasa.

Zuhaitz kopurua: 906.

Zuraren bolumena (metro kubikoak): 611,850.

Zuraren balorazioa (euroak): 25.679,43

_2. lotea.

Zuhaitz mota: makala.

Mozketa mota: bukaerako matarrasa.

Zuhaitz kopurua: 2.049.

Zuraren bolumena (metro kubikoak): 1.205,710.

Zuraren balorazioa (euroak): 48.433,41

_3. lotea.

Zuhaitz mota: makala.

Mozketa mota: bukaerako matarrasa.

Zuhaitz kopurua: 391.

Zuraren bolumena (metro kubikoak): 407,610.

Zuraren balorazioa (euroak): 21.921,21

Baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen orriak interesatuek eskuratu ditzakete Martzillako Udaletxean edota 012 telefonora deituta (012-Infolocal zerbitzua).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: proposamen ekonomikoak aurkeztuko dira, enpresa sailkapenaren agiriarekin eta behin-behineko bermea eratu izanaren gordekinarekin batera, Martzillako Udalaren erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren eguneko arratsaldeko ordu biak arte. Orobat, aurkeztutako gutunazalean zehaztu beharko da zein lotetarako egiten den proposamena.

Proposamenak noiz eta non ireki: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Martzillan, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0606462