57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LAKUNTZA

Lurzatia salgai

Lakuntzako Udalak deia egin du herriaren jabetzako lurzati bat saltzeko, lehiaketa publikoaren bidez; herriko Arau Subsidiarioetako Larrainondo unitateko 6. lurzatia, hain zuzen; 191,70 metro karratukoa. Baldintzen plegua 2006ko martxoaren 31n onetsi zen osoko bilkuran.

Hasierako prezioa: 70.510,40 euro. Goraka hobetu ahalko da.

Lakuntzako Udalak, adjudikazio-hartzailearen kontu, indarrean dagoen BEZa (% 16) erantsiko dio prezio horri.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabostgarren egun naturaleko eguerdiko ordu bietan. Egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu bietan bukatuko da. Eskaintzak Lakuntzako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Baldintzen plegua eta espedienteko gainerako agiriak Udalaren administrazio bulegoetan eskuratzen ahal dira. Hona helbidea: Herriko Plaza, 1, Lakuntzan.

Lakuntzan, 2006ko apirilaren 19an._Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0606594