57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EZKAROZE

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

_2006ko oihan plana.

Lote bakarra._Zotrapean, 440 ler gorri, 515 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 19.975 euro.

Proposamenak Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte. Jarraian irekiko dira.

Azken egun hori larunbata bada, hurrengo astelehenean bukatuko da epea, ordu berean.

Proposamena aurkezten baldin bada azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan zehazten diren erakundeetako baten erregistroan, horixe adierazi beharko zaio Udalari fax (948 890383) edota posta bidez, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:

_Enpresaren sailkapen agiria.

_Hasierako prezioaren ehuneko 2 fidantzatako utzi izanaren frogagiria.

_Proposamen ekonomikoa.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai daude Udaleko idazkaritzan.

Ezkarozen, 2006ko apirilaren 5ean._Alkatea, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0607130