57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

904/2005 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Administrazio eta Zerbitzu Bulegoko burutza eman gabe uzten da.

Deialdian eskatzen den memoria-lana aurkeztu duen izangai bakarrak, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean 2006ko martxoaren 30ean aurkezturiko izkribuaren bidez, uko egin dio merezimendu lehiaketan segitzeari. Hori dela eta, bidezko da bulegoburutza hori eman gabe uztea.

Deialdia 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2006ko apirilaren 3an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0607055