57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OLTZA

Laguntza teknikoa kontratatzea, 0-3 urtekoendako Haur Eskolako hezkuntza, laguntza eta garbiketa zerbitzuak antolatu eta emateko

1._Esleitzeko prozedura: lehiaketa.

2._Xedea: laguntza teknikoa kontratatzea, 0-3 urtekoendako Haur Eskolako hezkuntza, laguntza (jantokia barne) eta garbiketa zerbitzuak antolatu eta emateko.

3._Aurrekontua: berrehun eta bat mila euro, BEZa barne.

4._Proposamenak aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epea larunbatarekin bukatzen bada, hurrengo astelehenera arte luzatua dagoela ulertuko da.

Proposamenak postaz ere bidaltzen ahalko baitira, horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez, bai eta, epearen barrenean, kontratazio organoari proposamena bidali duela egiaztatu ere, fax (948322104), telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

5._Aurkezteko tokia: Oltza Zendeako Udala, Ororbia. (Telefonoa: 948-322068).

6._Interesa dutenek kontratuaren klausula administratiboen plegua eskuratzen ahal dute Oltza Zendeako Udaletxeko bulegoetan, Ororbian baitaude (Angulo, 1; telefonoa: 948 322068).

Oltza Zendean, 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0606870