57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORTES

Cortesko ikastetxe publikoko, DBHko institutuko eta udal kiroldegiko garbiketa eta atezaintza zerbitzuak egiteko laguntza teknikoaren kontratua

Udal honek lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Cortesko ikastetxe publikoko, DBHko institutuko eta udal kiroldegiko garbiketa eta atezaintza zerbitzuak egiteko laguntza teknikoa.

Lanak egiteko epea: urtebete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.

Lizitazioaren aurrekontua: 115.000 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 2.300 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak, lizitatzaileen eskura baitago Cortesko Udalean.

Proposamenen aurkezpena: Cortesko Udaleko erregistro orokorrean, Duques de Miranda plazako 4 zenbakian, 31.530 p.k., 948 800209 telefonoa. Epea bukatuko da hogeita seigarren egun naturaleko 13:00etan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Cortesko Udalean azken egunaren ondotik jasotzen diren proposamenak baztertu eginen dira.

Eskaintza ekonomikoa irekitzea: eskaintza teknikoaren kalifikazioa bukatuta, Cortesko Udaleko ediktuen oholean paratuko da eskaintza ekonomikoa irekitzeko data, jendaurrean eginen baita.

Cortesen, 2006ko apirilaren 26an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ...................................., helbidea: .................., N.A.N. zenbakia: ......, merkataritza sozietate honen izenean eta hau ordezkatuz: .................... Ondoko laguntza kontratuaren lehiaketarako klausula administratibo partikularren pleguaren eta baldintza teknikoen pleguaren berri baitut: "Cortesko ikastetxe publikoko, DBHko institutuko eta udal kiroldegiko garbiketa eta atezaintza zerbitzuak", hitz ematen dut osorik eginen ditudala, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................. (letraz eta zenbakiz) euroren aldera (BEZaren % 16 barne), hau da, hasierako prezioa ehuneko ................. merkatuta (.............. euro).

2006ko ...........................aren ........................(e)an.

(Izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0607156