57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BAKAIKU

Oihan enkanteak

Eman gabe gelditu baitira 2006ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 20an, argitaratutako enkanteak, Bakaikuko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutunazal itxien bidezko enkante publikoan salgai aterako du ondoko oihan aprobetxamendua, % 10 merkeago:

Lehenengo lotea._2004ko plana. Bakaikuko Udalaren hermendian, Barga alderdian, erabilera publikoko mendien katalogoan 406. zenbakia duena. 462 pago, 687 metro kubiko zur eta 206 metro kubiko egur egiten dutenak; eta 284 pago, 537 metro kubiko egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa, % 10 merkeago: 29.038,50 euro, BEZa kanpo.

Bigarren lotea._2004ko plana. Bakaikuko Udalaren hermendian, Basabea alderdian, erabilera publikoko mendien katalogoan 407. zenbakia duena. 401 pago, 301 metro kubiko zur eta 60 metro kubiko egur egiten dutenak; eta 791 pago, 419 metro kubiko egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa, % 10 merkeago: 10.956,6 euro, BEZa kanpo.

Bi enkanteetarako eskaintzak aurkez daitezke.

Proposamenak iragarki honen bukaerako eredua beteta, eta hasierako prezioaren % 2 behin-behineko fidantza gisa ordaindu izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, 14:30ak arte.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunean irekiko dira proposamen ekonomikoak. Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo astelehenera atzeratuko da.

Enkantea zuzenduko duten pleguak, Udalak onetsitako baldintzena eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak onetsitako agindu teknikoena, interesatuen eskura egonen dira Udaleko idazkaritzan.

Bakaikun, 2004ko apirilaren 19an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................, adinez nagusia, bizilekua: ..............., kalea: ............., zenbakia: ........., N.A.N. zenbakia: ........., nire izenean edo ................, Enpresaren Sailkapen Agiria :............... zenbakia duena ordezkatuz, ezaguturik ........ko ........aren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako oihan loterako enkantea, ........... zuhaitzez osatua, eta agindu teknikoen eta baldintzen pleguen berri izanik, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aipatu lotea adjudikatzeko eskatzen dut eta honako eskaintza hau egiten dut: (letraz eta zenbakiz) .....................euro (BEZa kanpo), betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0607057