57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

136/2006 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, apirilaren 17ko 130/2006 Ebazpena deuseztatu eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren, Izapide Prozesal eta Administratiboaren eta Laguntza Judizialaren Kidegoetako funtzionarioen artean lanpostu hutsak eta sortu berriak betetzeko lekualdatze lehiaketaren adjudikazioen behin-behineko zerrenda berriz argitaratzen duena. Lekualdatzeetarako deialdia urriaren 27ko 329/2005 Ebazpenaren bidez egin zen.

2005eko urriaren 27ko Ebazpenean (2005eko azaroaren 12ko EAO) iragarritako lehiaketa apirilaren 17ko 130/2006 Ebazpenaren bitartez ebatzi zen behin-behinekoz. Ebazpen horretan egindako destinoen adjudikazioan akats informatiko bat egin denez, bidezkoa da hura deuseztatu eta alegazioak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 10 egunekoa, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanpostuen behin-behineko adjudikazioen zerrendak eta III. eranskinak Justizia Ministerioaren web-orrian ikus daitezke.

Alegazioen eta horiekin batera aurkeztu beharreko agirien eredua ondoren aipatzen diren moduetan bakarrik igorriko da Justizia Ministeriora:

1. Faxaren bidez, "Concursos-Despacho 220" izenburuarekin, 913904295, 913902497 eta 913904296 zenbakietara.

2. Agiririk igorri beharrik ez badago, IV. eranskina eta alegazioak posta elektronikoaren bidez bidaltzen ahalko dira, jarraibide hauek kontuan hartuz:

a) www.mju.es web-orrian sartu.

b) "Empleo Público" sailean sartu.

c) "Concursos de provisión de puestos" sailean sartu.

d) 2005eko urriaren 27ko lehiaketan, IV. eranskina word formatuan deskargatu.

e) IV. eranskina behar bezala bete. Sinatu beharrik ez dago.

f) Posta elektronikoaren bidez igorri, gai gisa "Anexo IV" jarriz, helbide hauetara:

mr.gomez@sb.mju.es

mc.cruz@sb.mju.es

Epe horretan erreklamaziorik egin ezean, bertan ageri diren datuak, baremazioa eta behin-behineko lanpostua ontzat hartu eta haiekin ados daudela ulertuko da.

Lehiaketaren ondoriozko lanpostuak ere eskainiko direnez, behin-behinekoz esleitzen diren lanpostuen eta behin betiko ebazpenekoen artean aldaketak egon daitezke, eskabideen baremazioan egindako zuzenketen eta aurkeztutako uko-egiteen ondorioz. Nolanahi ere, behin-behinekoz esleitzen diren lanpostuek ez dute eskubiderik edo eskubide-aurreikuspenik sortuko lehiaketaren behin betiko ebazpenari begira.

Iruñean, 2006ko apirilaren 28an._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: F0607423