57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

GARES

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Cooperativa Agrícola San Isidro. Tokia: Harresi Zaharreko kalea, z.g. Jarduera: gai fitosanitarioen biltegi eta saltokia, nekazaritzako kooperatibaren egoitza eta sostengua.

Garesen, 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0606713