57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadun izateko bi lanpostu (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2005eko maiatzaren 23an, 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadun izateko bi lanpostu (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7. arauko 1. idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak María Artázcoz Echarte, igoera txandakoa, eta María José Lasa Gorráiz, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena aurkeztu du, horiek izan baitira oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak.

Iruñean, 2006ko apirilaren 25ean._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0607198