57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

V I L L A F R A N C A

Alkatetzaren eskuordetza

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen).

Dekretatu dut:

1. Manuel Martínez Eraso Villafrancako lehen alkateordea eskuordetzea nire esku dauden eginkizunak oro betetzeko ni Villafrancako (Nafarroa) udal mugapetik kanpo nagoen bitartean, hau da, 2006ko apirilaren 14tik 22ra bitarte.

2. Aipatu eskuordetza epe jakin baterako da eta herrira itzultzen naizenean bukatuko da, hots, 2006ko apirilaren 23an.

3. Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Villafrancako Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai paratzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

4. Honako ebazpen hau interesatuari igortzea, eta ohartarazten zaio azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen dituela nik emandako eskuordetza erabiltzeari uko egin, hori guztia lege bereko 43. artikuluan aurreikusitakoaren menean.

5. Aipatu Errege Dekretuko 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau osoko bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Villafrancan, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0606813