57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

EDIKTUA

Iruñeko Udalbatzak, 2006ko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Familietan Esku hartzeko Udalaren Programa erregulatzen duen Ordenantza, betiere Iruñeko haurrak babestu eta sustatzeko jardueraren baitan.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, 30 eguneko epea ireki da, espedientea jendaurrean jartzeko, Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hortik aitzina jarri ere, herritar edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten. Espedientea Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko Idazkaritzan (Zapateria k., 40-3.a) izanen da eskuragarri.

Iruñean, 2006ko apirilaren 27an._Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0607389