57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

Udal honek, 2006ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, 4. poligonoko 159. lurzatiaren sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik lurzoru urbanizaezin babestuaren kategoriara pasatzea, ustiapen naturalerako erabilera duen lurzoruaren azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0606780