57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Udal Planeko determinazio egituratzaileetako aldaketa. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko apirilaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen zuzenean betetzea Udal Planeko determinazio egituratzaileak (Hirigintzako Araudi Orokorreko 51. artikulua) aldatzeak dakartzan publikotasun eta komunikazio beharkizunak, administrazioaren isiltasunaren bidez behin betikoz onetsi dela ulertu behar baita.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70.11 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 19an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606785