57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Eraikuntzari buruzko udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Galar Zendeako Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzako 97 eta 100. artikuluetako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan eta 35/2002 Foru Legearen 64.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, eguneratutako tarifak behin betiko onetsita geldituko da, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 19an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606761