57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

Enplegua sustatzeko ordenantza

Leringo Udalak, 2006ko apirilaren 6ko osoko bilkuran eta behar bezalako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Enplegua sustatzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatu eskubidedunek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0606724