II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
SAN MARTIN UNX
Ordenantza hasiera batez onetsita
San Martin Unxeko Udalak, 2006ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunez, gutienez, onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Aipatu epean erreklamazio, kexa edo oharrik ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.
San Martin Unxen, 2006ko apirilaren 7an._Alkateordea, Esteban Ayerra Reta.
Iragarkiaren kodea: L0606710