57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Behin betikoz onetsirik Irunberriko Udal Planeko hirigintzako araudi partikularreko 53.1 artikuluko aldaketa (gehiketa)

Irunberriko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako araudi partikularreko 53.1 artikuluko aldaketa, paragrafo bat gehitzen duena.

Jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia paratuta 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 18an, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Horren ondorioz, behin betikoz onetsi da, eta jarraian ematen da gehitutako testua, osorik:

53.1 artikulua. Salbuespen gisa, nekazaritzako ekoizpen handiko lurzoru urbanizaezinaren kategoria duten lurzatietan, 2.000 metro karratuko azalera edo handiagoa badute, gehienez ere 21 metro duen eraikuntza bakar baterako baimena ematen ahalko da lurzati bakoitzeko; gehienez ere 2,50 metroko altuera duen eraikina, gutxienez ere 2 metro atzeraemana lurzatiaren mugetatik, paralelepipedo baten formakoa, okreen gamako koloreekin margotua, estalkia teila arabiarrean eta zurezko arotzeria duena. Gainerako alderdi guztietan, aurreko paragrafoetan zehaztutako araubide orokorra aplikatuko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Irunberrin, 2006ko martxoaren 29an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0606624