57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko UC-9.1 unitateko aldaketa puntual egituratzaileari buruzko espedientea (86, 1874 eta 1875. lurzatiak). Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko UC-9.1 unitateko aldaketa puntual egituratzaileari buruzko espedientea (86, 1874 eta 1875. lurzatiak). Aldaketa Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu du (2006ko martxoaren 27an ikus-onetsitako agiriari jarraikiz), eta sustatzailea Ignacio Buzunáriz Martínez da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko apirilaren 3an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0606613