57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

EDIKTUA

Olaztiko Udalak, 2006ko martxoaren 16an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du Udal Planeko lerrokaduren 4. planoko aldaketa, udalerriko 6. poligonoko 630. lurzatian eragiten duena (Goienkale, 28-B), José Miguel Aguirre López jaunak sustatua.

Jendaurrean egonen da, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Espedientea interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Olaztin, 2006ko apirilaren 7an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L0606607